Hermann Kesten

Erabiltzailearen aurpegia Jose Julian Bakedano 2019ko mai. 24a, 08:30

Hermann Kesten (Podwoloczyska, Alemania 19OO - Basilea, Suitza  1996). Judu alemana. 1933an nazismotik ihes egin zuen, Frantziara, Bruselara eta Amsterdamera. Lau eleberri idatzi zituen, 1939an Frantziako konfinamendu-esparruetara eraman aurretik. 1940an Estatu Batuetara ihes egin zuen, eta han Thomas Mann-ekin bizi izan zen. Errefuxiatuen batzordeko ohorezko aholkularia izan zen, eta Gestaporengandik ihes egiten laguntzen zien idazle eta artistei. 1977ra arte Erroman bizi izan zen. Fernando eta Isabel idatzi zuen, Errege katolikoen kontrako lana. Yo, la muerte ere idatzi zuen, Felipe II.aren irudi negatiboa ematen zuena.

Los niños de Guernica da bere nobelarik ezagunena. Gaztelaniaz editatu zuten eta debekatu egin zuten Espainian. Thomasek liburuaren hitzaurre ederra idatzi zuen. Liburu honek gure bihotzak berpizten ditu. Gerrak astindutako mutiko euskaldun bat da protagonista. Gizakiak jarrera basatia hartzen duela kontatzen du mutikoak. Baina, hala ere, beste era bateko kontuak ere entzun daitezke. Hau, adibidez: ‘jazarpenik txarrenen artean, badira ere gizon on asko Lurrean'. Los niños de Guernica gerra zibileko eleberririk gorena da. Teknika ausarta darabil idazleak, eta baliabide harrigarriak. Bizitzaren aurkikuntza da liburuan aipagarriena, familiaren bitartez datorkiguna, tragediak heldu bilakatzen duen mutiko baten bitartez. Errepublikaren aldeko eleberri hau Condor legio alemanak egindako bonbardaketa zabal islatzen duen lekukotza literario bakarra da. Kestenek herritarren ikuspegia aukeratu zuen libururako, eta biktimen ikuspuntutik deskribatzen du gerra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!