José Bergamín, olerkaria Euskadin (II)

Erabiltzailearen aurpegia Jose Julian Bakedano 2019ko api. 12a, 08:30

1963an, Fragak erbesteratzera behartu zuen, meatzari asturiarren aldeko manifestu bat sinatzeagatik. 1970ean itzuli zen Madrilera behin betiko. Gerora, Trantsizioaren prozesuan disidente bilakatu zen eta Error Monarquía argitaratu zuen. "Nire mundua ez da erresuma honetakoa", esaten zuen.

Bere bizitzaren amaiera aldera, euskal independentisten alde egin zuen Herri Batasuna koalizioan. Hondarribian lurperatua izatea izan zen bere azken erabakia, "nire hezurrak Espainiako lurrari ez emateko", esan zuenez. 33 saiakera, 16 antzezlan eta 9 poesia liburuki argitaratu zituen. Bere lana ezagutzeko, Xabier Sánchez Erausquinen José Bergamín. Ángel rebelde (Foca, 2007) eta Nahiel Dennis-en Bergamín esencial (Turner, 2005) irakurri behar dira. Intelektual eta lagun talde batek omenaldi bat egin zion 2018an, bere hilobiaren aurrean. Hilobia bandera errepublikarrarekin eta ikurrinarekin estali zuten, eta Internazionala eta Euzko Gudariak abestu zituzten. Arangurenen esanetan, XX. mendeko intelektualik handienetzat hartu zuten. Garcia Lorca, Juan Ramón Jimenez, Unamuno, Malraux eta Buñuel lagun-min izan zituen. Hain justu ere, Buñuelen El fantasma de la libertad (1974) pelikulan fusilatu egin zuten (ez benetan) Buñuelekin eta Silberman ekoizlearekin batera. Olerki batek bere ideologia laburbiltzen du: Bakardadea ez da arimaren bakardadea,/gorputzaren bakardadea da,/baina bera barik arimak ez luke/ez bizitzarik ez pentsamendurik.
*Erredakzioan itzulita

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!