Bere kolaborazioak Cristal del tiempo (Hiru, 1995) eta Escritos en Euskal Herria (Txalaparta, 1995) liburuetan batu zituzten. Berea da komunistekin heriotzaraino, baina pauso gehiagorik ez esaldi famatua, katolizismoa eta komunismoa adiskidetu zitezen esandakoa. 1933an Cruz y raya aldizkaria sortu eta zuzendu zuen, Ortega y Gasseten Revista de Occidente-ren erantzuna izan zena. 1936ko ekainean argitaratu zuten azken alea, gerra zibila hasi baino lehen. Orduan, 27ko belaunaldikoekin kolaboratu zuen, independente moduan. Gerra sasoian, Pradoko Museoaren ebakuazioa zuzendu eta Intelektual Antifaxisten Aliantzako buru ere izan zen. Parisko Enbaxadako agregatu kultural ere izendatu zuten. Idazleen Nazioarteko Kongresuko buru ere izan zen, 1937an, eta berak enkargatu zion ofizialki Guernica pintatzea Picassori, Parisko Nazioarteko Erakusketarako. Juan Larreak eta biek kuadroaren prozesuaren jarraipena egin zuten. Franco gailendu zenean, Mexikora erbesteratu zen, eta han España peregrina sortu zuen. Venezuelan denboratxo bat egin ostean, Uruguaira joan zen, 1954ra arte. 1958ra arte Parisen egon zen. Madrilera itzultzen saiatu zen, baina atxilotu egin zuten, Erregimenaren oposizioagaz harremana izatearen susmagarria zelako, eta bere etxea erre zuten.
*Erredakzioan itzulita
Bigarren zatia hurrengo alean