Zeresan handia eman du Madonnak azken ikuskizunean euskal elementuak erabili izanak. Nor hobe horiek azaltzeko, ikuskizunaren lekuko zuzena izan den norbait baino? Nire iloba Pedro Olabarri Bakedanok hurrengo lerrook idatzi ditu horren harira:
“Bere bideari ekin zionean, inortxok ez zuen imajinatuko 30 urte geroago ere, Madonnak hoberen egiten dakien hori egiten jarraituko zuenik, alegia, berak sortutako irudi bat, produktu bat eta marka bat ustiatzen jarraituko zuenik. Bere lana zorrotz egin du estatubatuarrak, moldatzen jakin du (bere arloko espezialista onenen laguntzarekin, jakina), eta horren adibide da MDNA bira 2012ko birarik errentagarriena izatea: 296 milioi dolarreko irabaziak eta 1,6 milioi ikusle izan ditu.
Kontuan hartzen badugu Madonna dela, horretan ez dago aparteko ezer. Baina, badu aipatzeko zerbait: Madonnak euskaraz abestu du kontzertuetako une batzuetan.
Antza, duela uda bi, Iparraldeko Kalakan hirukoteak Madonnaren urtebetetze festan jo zuen, eta Madonna bera liluratuta geratu zen haien musikarekin. Bere ordezkariak hirukotearekin harremanetan ipini ziren, biran parte hartzera gongidatzeko, eta gainerakoa, gauza jakina da.
Ni bira horren lekuko izan nintzen. Londresko Hyde Parken, 50.000 lagunen aurrean, Madonnak txapela jantzi eta “Aldapeko sagarraren adarraren puntan...” abestu zuen. Jakina, nik ozen abestu nuen, anbizio ile-horia bera makurrarazi zuen kultura horren parte izateaz harrotuta”. * Erredakzioan itzulia