Voltaire

Erabiltzailearen aurpegia Jose Julian Bakedano 2012ko ira. 7a, 08:58

Francois Marie Arouet-en goitizena da (1694-1778). Idazle paristarra, historialari, filosofo eta abokatua, Ilustrazioaren ordezkari nagusienetakoa, sasoi bat non arrazoia, zientzia eta errespetua nabarmendu zituzten

Francois Marie Arouet-en goitizena da (1694-1778). Idazle paristarra, historialari, filosofo eta abokatua, Ilustrazioaren ordezkari nagusienetakoa, sasoi bat non arrazoia, zientzia eta errespetua nabarmendu zituzten.

 

1718an Edipo tragedia eta 1723an La Henriade epopeia oso arrakastatsuak izan ziren. Beti izan zituen arazoak justiziarekin eta bi bider espetxeratu zuten. 1734ean publikatu zituen Lettres philosophiques (Filosofia-eskutitzak), arrazionalismoaren maisu-lana. Zaire tragediaren arrakastaren ostean (1734) sei liburu argitaratu zituen gero eta arrakasta txikiagoagaz, garrantzitsuena Mahoma ou le fanatisme (Mahoma edo fanatismoa)(1741), debekatu egin zutena. Oso garrantzitsuak dira bere ipuinak, umorez eta didaktismoz josiak.

 

Alemanian bizi ostean bota egin zuten eta Genevan hartu zuen babeslekua. Genevarrak asaldatu egin zituen antzerkiarekiko bere zaletasunak eta Server-i eskainitako kapituluak bere Essai sur les moeurs (Ohiturei buruzko saiakera) (1756). Joana Arc-ekoari eta dontzeilari buruzko poemak, eta Entziklopedian parte hartu izanak katolikoen alderdiarekin talka egin zuten. Candide ou l\'optimisme (Kandido edo baikortasuna) eleberri zoragarria (1759) berehala kondenatu zuten elizkoien, nobleen, erregeen eta militarren aurkako satiragatik. Ferney-ren jabetzapean bizitzen egon zen hamazortzi urtez, Europako herrialdeetako elitearen bisita jaso zuen, gutun asko jaso eta idatzi zituen eta idatzi polemikoak bikoiztu zituen  fanatismo klerikalaren aurka. 1764an idatzi zuen bere maisu-lana, Dictionnaire philosophique (Filosofia hiztegia). 1778an Parisera itzuli zen, non miresmenez hartu zuten, eta urte horretan bertan hil zen, 83 urterekin.

 

Euskal herritarrei buruz, Voltairek hau dio: “Euskaldunak, Pirinioen magalean kantatzen eta dantzatzen duen herria”. Bariazio bat da, bere La Princesse de Babylone (Babiloniako Printzesa) ipuinean agertzen den testuarena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!