Euskaldunok ere kanpora joan behar izan dugu, baina Europar Batasunean hutsaren hurrengoa garenez, ez dugu eragiteko ahalmenik. Bat-batean, bi ideia etortzen zaizkit burura:
Bere izena gogoratzen ez dudan idazle bati irakurri niona: sufrimendua, beharrizana ez da orain dela hamarkada batzuk zena. Biztanle gehienek oinarrizko beharrak aseak dituzte. Erosotasun horrek urruntzea eta enpatia eza dakar. Soilik, gizartean beti egongo diren talde eta eragile dinamikoetan ikus dezakegu elkartasun arrasto apurren bat.
Bestalde, Pepe Mugika Uruguaiko presidente ohiak Europa beldurti eta ahul bat irudikatu zuen duela gutxi. Historian zehar aitzindari izan den kontinentea, bere posizio pribilegiatua arriskuan ikusten duena, kanpotik etorriko diren “barbaro” prestatu eta gosetien beldur, XXI. mendearen hastapenetan politikoki eta intelektualki noraezean dagoena, enpresa eta kapital handien menpe.