Eguneroko zereginek eta teknologia berriek hainbat zereginetan barneratzeko erraztasun handia ematen digute. Aldi berean, hainbat kontu kudeatzen ditugu, baina, bat bukatu bezain laster, hurrengoa ate joka dugu. Bestalde, bizimodu moderno honekin, beldur naiz ez ote garen benetan garrantzitsuak diren gertaerez jabetzeko gaitasuna galtzen ari. Aurten, adibidez, lehendabiziko lehendakari abertzalea dugu Nafarroan, Katalunian irailaren 27an zentzu plebiszitarioa duten hauteskundeak izango dira. Siriako gatazkak, ordea, II. Mundu Gerratik hona Europako Mendebaldean izan den errefuxiatu krisi larriena piztu du. Eta, erdi txantxetan, baina oso serio esango dut, Bilboko Athleticek 31 urteren ostean txapelketa bat irabazi duela.
Tamalez, gertaeren garrantziaz ohartu ere egiten ez bagara, zailago egingo zaigu hauetaz hausnartu eta zerbait egitea.