Etxebizitza Politika, Qr Kodeak, Pepe Gotera...

Erabiltzailearen aurpegia Jon Artza (Soziologoa) 2013ko urr. 18a, 08:30

Zer zerikusi dute izenburuko kontzeptu horiek? QR kodeak, eta, oro har, teknologia berriak hain ondo menderatzen dituzten gazteek, nekez ezagutuko dituzte Pepe Gotera eta Otilio. Aldiz, komiki haiek irakurtzen genituen garaian, Internet, QR eta horrelakorik ez zen aurreikusten. Nik uste Bakterio doktoreak ere ez zuela horrelakorik asmatzen jakin

\"\"Zer zerikusi dute izenburuko kontzeptu horiek? QR kodeak, eta, oro har, teknologia berriak hain ondo menderatzen dituzten gazteek, nekez ezagutuko dituzte Pepe Gotera eta Otilio. Aldiz, komiki haiek irakurtzen genituen garaian, Internet, QR eta horrelakorik ez zen aurreikusten. Nik uste Bakterio doktoreak ere ez zuela horrelakorik asmatzen jakin.

 

Kontua da, Durangoko kaleetan hainbat kartel edo afixa ikus daitezkeela. Kanpoalde berde baten erdian QR kodea, hori besterik ez. Aipatu kodeak jaisteko aplikazio bat erabiliz, telefono mugikorrarekin argazkia atera eta bideo bat ikus daiteke. Bertan Pepe Gotera eta Otiliok EAJk daraman etxebizitza politika salatzen dute: udalak, orain dela 10 urte hiru etxebizitza erosi zituen eta oraindik hornitu eta esleitu gabe dauzka, dagoen etxebizitza premia larriarekin.

 

Irakurleak esango du ea zertara datorren Pepe Gotera eta Otilioren aipua. Azalduko dut: duela hilabete batzuk, zenbait gaztek, trenbide zaharrak Durango oraindik bitan zatitzen zuela salatzeko protesta ekintza bat burutu zuten. Trenbideko harresiak hautsi eta Kafe Antzoki parean bidea zabaldu zuten. Herriko alkatesak gure belaunaldikoa berau ekintza hura barregarri utzi asmoz, Pepe Gotera eta Otilioren lanak zirela esan zuen. Egun, bat ez, trenbide zaharrean zehar hiru bide ireki dituzte. Badakit Pepe Gotera eta Otiliok etxebizitza politika eredua ez dutela aldatuko, baina ez dago ezer aldatzerik parte hartze zuzenik gabe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!