Etorkizunean bizi gara

Bizi dugun momentuari baino etorriko denari arreta gehiago jartzen diogulakoan nago. Asteburua noiz iritsi zain egoten gara, atsedena hartu, eta norbanakoak gogokoen dituen jarduerez gozatu ahal izateko. Alderantziz, opor-egunak aurrera egiten duten heinean, umeen eskolez oroitzen gara eta egunerokotasunaren lasaia faltan botatzen dugu Euria ari duenean eguzki izpiak desiratzen ditugu, baina egun eguzkitsuak errepikatzen badira, klima honetara ez gaudela ohituak eta freskatzearen beharraz mintzatzen gara.

\"\"Bizi dugun momentuari baino etorriko denari arreta gehiago jartzen diogulakoan nago. Asteburua noiz iritsi zain egoten gara, atsedena hartu, eta norbanakoak gogokoen dituen jarduerez gozatu ahal izateko. Alderantziz, opor-egunak aurrera egiten duten heinean, umeen eskolez oroitzen gara eta egunerokotasunaren lasaia faltan botatzen dugu.

 

Euria ari duenean eguzki izpiak desiratzen ditugu, baina egun eguzkitsuak errepikatzen badira, klima honetara ez gaudela ohituak eta freskatzearen beharraz mintzatzen gara.

 

Esango nuke, gero hurbilari arreta gehiegi jartzen diogula, eta orainaldiari, momentuari, ez diogula behar bezalako atarramenturik ateratzen. Bizitza, bidaia beharrean, egun eta gauen joan-etorria bihurtu dugu.

 

Presoen gaiarekin ere antzera jokatzen ari gara. Bere garaian hartu ziren erabakiak aintzat hartuta, badirudi laster konpondu beharreko auzia zela. Egoera berriak, nahi eta nahi ez ekarriko zuela konponbidea. Baina denbora aurrera doa, eta eztabaidek hasierarik ez duten modu berean, egiaztatzaileen lanek ez dute bukaerarik.

 

Urteko hasierako manifestaldi erraldoietara joaten gara, beste batzuk isilpeko kudeaketak egiten ari diren bitartean. Arazoa bideratuko da, bihar ez bada, etzi, beranduen etzidamu.

 

Baina, bitartean, gainerako herritarrak ez bezala, presoak orainaldiko egunerokotasunean bizi dira. Lanegun, opor eta urtarorik gabe. Besteak beste, etorkizunik ez dutelako sumatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!