Libre

Hego haizea. Hileta-martxaren lehen notak txistu eginez. Odoldu dira bazterrak, orbelak estali du lurra, paradisurako alfonbra-gorri amaigabe bat osatuz. Isildu dira txori kantariak. Heriotza-kanpaiak atsedenik barik agurtu ditu izakiaren zalaparta eta grina oro

\"\"Hego haizea. Hileta-martxaren lehen notak txistu eginez. Odoldu dira bazterrak, orbelak estali du lurra, paradisurako alfonbra-gorri amaigabe bat osatuz. Isildu dira txori kantariak. Heriotza-kanpaiak atsedenik barik agurtu ditu izakiaren zalaparta eta grina oro.

 

“Kemenak uts-eta nekez bainoa, / zalantza dut zârtu naizelakoa... / Udazkenak aulagotzen dit atsa, / orbelak ozenagotzen oin otsa, / aldapak larriagotzen biotza... / Lênetan ez bezin autsia natza”.

 

40 zatian hautsia.

 

Eskeletoetan barrena, arima ikus dakieke zuhaitzei. Isiltasuna ere inoiz baino ozenago entzun daiteke. Baina ederra da horrelakoetan kaleetatik zehar paseatzea, presarik gabe, zu ere arbola batetik eroritako hosto bat izango bazina bezala, pisutsu, ezerezean kulunkatu, eta lurra laztandu arte.

 

Baina, ohartu gabe, “Aritzak, eundaka, / aier zazkio goiari, / argi lênenkia / egarri baitute, / arako urrezko zauria, / izanik iturri. / Orregatik daude / luze-luze egiñik, / artean oñak illunik, / azken arbazta-begiez / udaberrirako / ornitzen biziez”.

 

Eta bihar ez bada etzi, arnas berri bat emango diezuelako udazkenean ahotsik gabe geratutakoei. Edo emango diozue solasaldi bat, edo edaten emango egarri denari, edo tortilla pintxo egin berri bat gose denari. Eskainiko diozue natura berri bat herri zahar eta beharrizan berriei. Urteko edozein urtarotan, herriko edozein izkinatan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!