Bultza leihotik

Oi, lur, oi lur! Saminez beteriko oihua, piztia kaiolaratua. Oi, ene lur nirea, gurea… inorena! Hobe genuke gu bagina zurea. Oi, goiz eme bazina eta ez udako ilunabar ar, gorri su kolore, askatasun egarriz itoriko harkaitz puskatua. Irribarre gozoz ernea erausiriko pago, haritz, gaztainondoetan

\"\"Oi, lur, oi lur! Saminez beteriko oihua, piztia kaiolaratua. Oi, ene lur nirea, gurea… inorena! Hobe genuke gu bagina zurea. Oi, goiz eme bazina eta ez udako ilunabar ar, gorri su kolore, askatasun egarriz itoriko harkaitz puskatua. Irribarre gozoz ernea erausiriko pago, haritz, gaztainondoetan.

 

Abiaduraz jositako arto musker bultziz leherturik erraiak Udalaitz, malkoz beteriko mendi bortxatu Eskubaratz, baserri zaharrak modernitate kolonialisten testigu mutu-itsu-gor. Ziztada bakoitzean lizundutako labana ale gorriz abailduta paradisutik eroritako sagarrak. Bekatu guztietatik aske.

 

Oro laino mehe batek estalia Esako urtegia, baina urrez oro mozorrotu nahi arren tirokatu gaitzazu bizitzaren izenean; eguzkiak irribarretsu ehunduko du gure hil-jantzia.

 

Nekazari, Autzagane, gizandi bat iduri ezerezean ezereza landuz, makineria astun, burdinez eraikitako piztiatzarrak, hezur-haragiz osatutako piztia txarrak soroan, zoroan zut: bejondeigula guri!

 


Zure bazter kamustu, izorratu, lapurtuak, gurazko aberria, gure aberria, nahiko genukeena, doa zoro, doaz soro, frackinga eta bertan gu.

 

Oi, ene lur nuklear, lur termiko, lur birrindu, lur antzu, lur torturatua, bagintuzu zurea, gu landu, eta gure zigorrez asea!...

 


Baina… ezin: beheko behar gorriak zaramatza goiko perfekzio eskuragaitz eternalaren truke… Agur itsaso, ipar-haize, belar eta orbel, olatu zein harea… Agur soro, sagar, mendiak!...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!