Datu pertsonalak
Izen-abizenak: Euskal Herriko edozein gazte
Herria: Euskal Herriko edozein herri
Telefono zk.: (2013)222.000
E-posta: lan-egin-nahi-dut@baina-ezin.com
Ikasketak
-Ingeniaritza tekniko nuklearrean lizentziatua University College Londonen, unibertsitatearen aipamen bereziarekin, 2005-2006.
-Atomo makro-elektrikoen iraupen kaustikoetan masterra Massachusetts Institute of Technologyn, 2007-2009.
-Pertsonen neurona gabeziaren aplikazio sistematikoa teknologia berrietan graduondokoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 2009-2011. 2011-2012 bitartean bekadun mikro eta nano sistemetako Technicalguay ikerketa zentroan (Madril).
Hizkuntzak:
-Euskarako 4. Hizkuntza Eskakizuna; Ingeleseko C2 maila; Alemaneko eta Frantseseko B2 maila.
Bestelakoak:
-Biolin eta biolako lehen bost urteak Bilboko kontserbatorioan.
- B, C, D eta E gidabaimenak.
Egoera
Inpotentziaz josia, ilusioaren azken aleak eskuetatik alde egiteko zorian, amorratuta, makineriaren argi gorriak isiotuak dituen gizarte eredu herdoil batek engainatua, gaur hemen nagoenaren segurantzaz bihar non eta nola egongo naizen ezin jakiteak ikaratua, etsita, lan egiteko eskubidea praktikara eramaten ari naizen sentsazioa eduki beharrean mesede eske ari naizelako sentipen itogarriaren amaraunean preso, beste hark zioen bezala ona, polita eta merkea izan arren ere… Langabezian.