Eskeletorik ez horizontean

Hire begiak ikusten ditudanean, aurrez aurre ikusten dinat behinola amestutako guztia. Hire begi ninien dirdira Kinsasa egun oskarbi batean kiskali zezakenan metraila zaparradaren pare iruditzen zaidan. Sekula ezer eskatu ez didanalako saiatu naun dena ematen. Uztaileko belaze basatien arima izatea eskertu izan dinat beti, lurrari atxikirik, baina edonon nahi dunan norabidean abiatzeko ikararik gabe. Olagizonek zazpiehun eta hogeita bederatzigarren talka erditzean azkena bezain nahitaezko egin dun lehena

Hire begiak ikusten ditudanean, aurrez aurre ikusten dinat behinola amestutako guztia. Hire begi ninien \"\"dirdira Kinsasa egun oskarbi batean kiskali zezakenan metraila zaparradaren pare iruditzen zaidan. Sekula ezer eskatu ez didanalako saiatu naun dena ematen. Uztaileko belaze basatien arima izatea eskertu izan dinat beti, lurrari atxikirik, baina edonon nahi dunan norabidean abiatzeko ikararik gabe. Olagizonek zazpiehun eta hogeita bederatzigarren talka erditzean azkena bezain nahitaezko egin dun lehena.

 

Ez naun lortu ezin daitekeen ezeri buruz ari, egunez egun arnastu nahi nikenan hari buruz baizik. Albumek sobera leku diten istant zaharkitu bakanduak atxilo hartzeko, horregatik ez dinat inoiz hik dunan libre izan nahi hori leporatuko. Editorialetan agertzeko badun meritu ugari, inori baimenik eskatu gabe ere. Hala ere, gaur gozotasunez maindire zuri lisatu berrian bildu nahi hindudan, nik ere baimenik eskatu beharrik gabe, neguaren arrastorik izan ez dezanan hire beldur amaigabeetan.

 

Lo hagoela musu bat ere eman izan dinat usu (bi, hiru,lau… eman nahi arren), baina askatasuna eta gatibutasuna loak hartzeko behar dinagun denboran kalibraturik daudenez, hire begiak bihar, etzi edo etzidamu ere bertan egongo direla pentsatuaz gerturatzen naun hire artilezko asfaltora; hire begi ninien dirdira Kinsasa egun oskarbi batean kiskali zezakenan metraila zaparradaren pare iruditzen zaidan arren, nahikoa izango dunalako A-8aren alde honetako hiru-lau kautxu eraunsten baditin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!