Udako kronika

Zenbakiak zenbaki baino ez direla erraz konturatu ahal izan gara udako hilabete hauetan zehar. Eta hori zergatik diodan, lerrook irakurriz gero zuk zeuk ere jakingo duzu asmatzen. Erantzun sinple batzuk baino ez.

\"\"Zenbakiak zenbaki baino ez direla erraz konturatu ahal izan gara udako hilabete hauetan zehar. Eta hori zergatik diodan, lerrook irakurriz gero zuk zeuk ere jakingo duzu asmatzen. Erantzun sinple batzuk baino ez.

 

Nori axola dio dagoeneko arrisku saria 500, 530 edo 600ekoa den?
Zenbaki horiek al dira eskolara bueltan ikas-materialarengatik xahutu beharreko euro kopurua? Berdin balio ote du 10 zentimetroko erregelak edo 20koak? BEZ zerga bera ote dute biek ala biek?

 

Zenbat San Mames Barri osatzen dute uda honetan erretako baso hektarea guztien artean? Ba al du garrantziarik erosi beharreko lorea gorria edo zuria izateak? Luxua petalo kopuruetan neurtzen al da?

 

Zenbat familia heldu daiteke hilabete amaierara arnasa lasai hartuz Fernando Llorentek eta Javi Martinezek kobratu nahi duten soldataren erdia kobratuko balute?

 

Asko al dira uda honetan eraikitako Abiadura Handiko Trenaren kilometroak? Zein abiaduratan? Zenbat tripa ase dezake supermerkatu batean dohainik harturiko otzara batek? Zenbat egunetan zehar? Eta supermerkatuko jabeari zenbateko kalte ekonomikoa eragin diezaioke?

 

Zenbat domina olinpiko behar dira mundu mailako potentzia nagusietako bat izateko?
Eta guk zenbat urte gehiago itxaron beharko dugu domina olinpiko soil batengatik lehiatu ahal izateko?

Ai, ai, ai, ai, ai, mila galdera 
ai, ai, ai, ai, ai, baina bat bera 
ai, ai, ai, ai, ai, mila galdera
erantzuna non ote da?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!