Peruko iparraldean, Zorritosen nengoen ni. Albistearen oihartzunak erraz gurutzatu zituen itsasoa eta kontinentea, eta bertako herritar batek gogor astindu zuen nire kanpin-denda berria emateko. Ezetz esaten nion, begiak begi zuloetatik irtenda, ezinezkoa zela Euskal Herriaren askatasunaren izenean horrelako ekintza bat egitea, eta berak CNN telebista-kanala horren berri ematen ari zela erantzun zidan, herriko tabernako telebista ikusteko gonbita eginez. Herrira heldu orduko, eta kontuan hartuta bi kontinenteen artean sei orduko aldea dagoela, hedabideek beste hipotesi batzuk mahaigaineratu zituzten, eta herritarrak beste era batean begiratu zidan, nire lasaitasunerako. Hamabi urte pasatu dira Zorritosen ustekabean esnatu nindutela, eta, zoritxarrez, berberek jarraitzen dute agintzen.