Zorionez, hor ditugu berak idatzitako liburuak: Los días siguientes, Las venas abiertas de América Latina, Patas arriba, La escuela del mundo al revés…
Harritu egin naute beti bere azkartasunak, bere txispak, gizarteko gatazkak islatzeko duen gaitasun magikoak eta bere herriaren historia berreskuratzeko egin duen lanak –inon idatzita ez zegoen historia berreskuratzeko–. Harrigarria da, bere libururen bat hartu eta atzealdeko orrialdeetara joz gero, erabiltzen zuen bibliografia zabala. Zenbat irakurtzen zuen gizon honek liburu bat idazteko! Ziurrenik, detaile minino horretan oinarritzen da jenio honen talentua.
Udazkenean, enarek utzi egiten gaituzte, baina, joaten direnean, balkoiko bazterretara edo etxeko kanpoaldeko sabaietara begiratuz gero, utzi dituzten habiak hantxe ikusten ditugu.
Galeanok ere utzi gaitu, baina bere liburuak hor daude, enarak utzi dituzten habiak bezala. Egutegiari errepaso bat egiten badiogu, enarak bueltatzeko sasoia dela konturatuko gara. Arretaz jarraitu baditugu hegazti hauen joan-etorriak, gero eta gutxiago daudela ohartuko gara. Herriko eta hirietako kutsadura, pestizidak…
Euren txioak eta hegaldi sinestezinak faltan botatzen ditut nik, Galeano bezalako idazleak bezala.