Konplizeak

Erabiltzailearen aurpegia Jone Guenetxea 2016ko urr. 10a, 12:25

Egunerokoan uste baino gertuago dugu genero indarkeria. Eta, eraso horiek uste baino konplize gehiago dituzte. Batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz, milaka play eta milaka elkarbanatze anonimoren atzean konplizeak daude.

Bat-batean bideo bat heldu zaizu whatsappera. Bideo ezagun hori da. Mundu guztia horretaz berba egiten ari da egunotan. Bi futbolari neska batekin agertzen dira, eta honezkero, zuk badakizu ez zutela neska horren baimenik zeuden egoera horretan irudiak grabatzeko. Eta hortxe duzu, zure bizikletako edo koadrillako mutilen whatsapp talde horretan. Eta zure bizitzako hautua egin behar duzu. Play-ri eman edo ez eman. Ekintza horri ez iezaiozu garrantziarik kendu. Oraintxe da momentua erasotzaileari edo erasotuari babesa eman erabakitzeko.

 

Egunerokoan uste baino gertuago dugu genero indarkeria. Eta, eraso horiek uste baino konplize gehiago dituzte. Batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz, milaka play eta milaka elkarbanatze anonimoren atzean konplizeak daude.

 

Egoera honen aurrean, bi futbolariek publikoki egindako adierazpenek ez dute aipamenik merezi. Nahiago ahaztu. Baina, ezin. Non eta pipa poltsa batean agertu zait baten aurpegia, oparitan ematen duten txapa baten barruan. Inguruko ume batek miresmenez begiratu du argazkia. Eta berriz min hau!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!