Bizia eta distira

Kapera Sixtinoak mendeetan liluratu izan ditu arte adituak. Kaperako margoetako koloreen inguruan tesiak eta tesinak, liburu potoloak, artikuluak, milaka hitz eta teoria idatzi izan dituzte urteetan. Michelangelo, Rafael, Botticelli eta enparauek eginiko koloreen aukerez eztabaidatu izan dute serio, eta sendo, adituek

\"\"Kapera Sixtinoak mendeetan liluratu izan ditu arte adituak. Kaperako margoetako koloreen inguruan tesiak eta tesinak, liburu potoloak, artikuluak, milaka hitz eta teoria idatzi izan dituzte urteetan. Michelangelo, Rafael, Botticelli eta enparauek eginiko koloreen aukerez eztabaidatu izan dute serio, eta sendo, adituek.

 

Ustea daukat gaineko zikinaren inguruan berba egiten ari direla eta ez azpian dagoenaz direla... Bakoitzak bere teoria eta bere azalpenak.

 

Uste batekoa izan, zein bestekoa, inor gutxi ausartu izan da adituon berbon oinarria zalantzan ipintzen... Harik eta kapera zaharberritzea erabaki zuten arte. Orduan etorri zen ustekabe galanta. Garbitzen hasi eta, ez lur kolorerik, ez grisik, ezta antzekorik ere. Kandelen keak, hautsak eta denboraren joanak berak mendeetan pilatutako ugerraren azpian kolore biziak eta distiratsuak aurkitu zituzten denen harridurarako. Ordura arteko teoria, tesi, liburu eta adituen berba guztiak alferrik; lelokeria galant bihurtu ziren egun batetik bestera.

 

Ez dakit zergatik baina krisiaz eta hortik irteteko teorien inguruan ezer entzuten dudanean, Kapera Sixtinoa etortzen zait gogora. Ustea daukat gaineko zikinaren inguruan berba egiten ari direla eta ez azpian dagoenaz. Zaharberritu beharraz entzun gura nituzke sikieran, ia horren azpian noizbait aurkitzen dugun bizia eta distira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!