Maitasuna, sexua eta "Kirmen" bat

Maitasunaz, eta maitasunez, berba egitera natorkizu, irakurle, eta ez txarto ulertu, arren, hau ez da-eta \"Sex in New York\"-eko protagonistaren zutabeak bezalakoa izango. Bestelako maitasuna da hau; lehengoan, Anbotoren 500. alea ospatu genuen egunean, hizpide izan nuena

\"\"Maitasunaz, eta maitasunez, berba egitera natorkizu, irakurle, eta ez txarto ulertu, arren, hau ez da-eta "Sex in New York"-eko protagonistaren zutabeak bezalakoa izango. Bestelako maitasuna da hau; lehengoan, Anbotoren 500. alea ospatu genuen egunean, hizpide izan nuena.

 

Maitasuna ez dela simetrikoa, hartu-emanetan beti batek besteak baino gehiago ematen duela esan nuen. Kirmen Uriberen nobela berritik hartu nuen esaldi hori. Gero, Uriberi berari irakurri diot esaldia ez dela berea, hil berri zaion adiskidearena baino, Joxean Lizarribarrena.

 

Horrekin esan gura izan nuen Anbotorekin geuk denok daukagun maitasun harremana simetrikoagoa izan beharko litzatekeela, batzuek asko eman izan dutelako eta jaso, ostera, ez hainbeste. Eta honezkero, irakurle, konturatuta egongo zara gaurkorako aukeratu dudan izenburua adarjotze txikitxo bat dela. Zeu erakartzeko, edo "seduzitzeko"  erabili ditut berba horiek,maitasunak, sexuak eta "Kirmenek" egundo ez baitute hutsik egiten. Euren bidez, lerro honetaraino ekarri gura izan zaitut, neure Anboto partikularrera, hemendik eskerrak eman nahi dizkizudalako, 500 aleotan hor egonda asko eman diozulako Anbotori, zuri esker maitasun istorio hau askoz ere simetrikoagoa delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!