Leku bakarra

Deitu iezaiozu Laila, deituiozu Aya gura baduzu. Neskato bat da, nerabea esan beharko nuke, hamahiru urte ditu eta. Bere herritik atera dute ikasturte erdian

\"\"Deitu iezaiozu Laila, deituiozu Aya gura baduzu. Neskato bat da, nerabea esan beharko nuke, hamahiru urte ditu eta. Bere herritik atera dute ikasturte erdian.

 

Familiak Euskal Herrira etortzea erabaki du, etorkizun hobe baten bila ustez.Hemen dago, arabieraz egiten du berba; frantses askorik ez. Eskolan, irakasleak gozo hartu du, baina zelan dagoen ere ezin galdetu, ezin elkar ulertu. Ordenagailua eskaini dio. Keinuka, zeozer idatz dezala eskatu dio; arabieraz, nahi duena…

 

Neskatoak zerbait idatzi du grafia arrotz horretan. Irakasleak testua hartu du. Zer idatzi ote du neskatoak? Laguntza eske ote dabil? Imajinazioa dantzan jarri du. Akaso, esan ezin duen zerbait da. Sekreturen bat agian. Zer daki! Hitzartutako ezkontza batetik ihes egin gurako du; edo, agian, aitaamak dira ihesean dabiltzanak,zeozer ezkutatuko ote? Irakasleak lagun arabiar bati bidali dio testua itzul dezan. Zain dago noiz jasoko ote duen posta, neskatoaren sekretua noiz deskubrituko zain. Ordenagailua ixiotu Eta estututa badago? Edo premiazko zerbait behar badu neskatoak? Azkenean heldu da mezua.Neskatoak lau nebaarreba dituela dio, baita lagunak ere.

 

Bere herria asko maite duela ere idatzi du, harro dagoela bere herriaz, faltan botatzen duela, hara noiz itzuliko zain dagoela, hura dela munduan bere leku bakarra. Ez dago sekreturik, ez dago nobelarik. “Zer uste zenuen ba?” pentsatu du irakasleak. Neskato bat da, nerabea esan beharko nuke. Deitu iezaiozu Lorea, deituiozu Nahia gura baduzu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!