Ordubetean

Dena ordubetean izan zen. Talde lanean ari ginen. Batek militantziaren garrantziaz jardun zuen. Etorkizuna hori omen, herrigintzako guruek diotenez. Ez da berria, pentsatu nuen neure artean, jakinekoa baita militantziaz egin dela aurrera geure herrian. Borondatea eta debaldeko lana: hori izan da beti. Baina orain, antza, guru horiek ‘korpus teorikoa’-edo eman diote denok dakigun horri. Dotoreago. Hobeto

\"\"Dena ordubetean izan zen. Talde lanean ari ginen. Batek militantziaren garrantziaz jardun zuen. Etorkizuna hori omen, herrigintzako guruek diotenez. Ez da berria, pentsatu nuen neure artean, jakinekoa baita militantziaz egin dela aurrera geure herrian. Borondatea eta debaldeko lana: hori izan da beti. Baina orain, antza, guru horiek ‘korpus teorikoa’-edo eman diote denok dakigun horri. Dotoreago. Hobeto.

 

Segituan, militantziaren inguruko hitzaldi bat egongo zela esan zuen batek. Zapatuan, arratsaldeko lauretan. “Militanteentzako ordu egokia, benetan”, beste batek. Militantea izan behar da-eta, zapatu arratsaldeko siesta utzi, eta hitzaldi batera joateko. Barre egin, eta aurrera jarraitu genuen.

 

Eta halako batean, militante baten izena irten zen, kasualitatez, gaiz aldatuta geunden eta. Beti lanerako prest. Hau behar zela, bestea behar zela, di-da batean erantzuten duten horietakoa. Lan handiak egiteko prest, baita lan txiki, itzaleko horiek ere. Hori ondo nekien nik jakin ere, ezaguna nuen eta.

 

Batzarra amaitu, eta etxera heltzean lagun baten deia jaso nuen. Militante hura, eredugarritzat aipaturikoa, joana zen betiko. Ezin sinistu. Pertsona ez nuen ezagutu. Militantea bai.

 

Ordubetean izan zen dena. Bizi osoa bera gogoratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!