Amaia Aroma Bilbon

Txistularia, emakumea, durangarra, nor ote da ?

Bilboko CEP FELIX SERRANO LHI ZUZENDARITZAK antolatuta, gaur martxoak 8, Amaia Aroma Euskadiko lehenengotariko txistulari durangarrak, eskola horretako gazteen galderei erantzuteari ekin dio.
Harrerako kartelak jartzen zuen moduan:

NOR IZANGO OTE DA ?
EUSKAL HERRIKO MUSIKARIA DA.
BIZKAITARRA DA ETA JOTZEN ZUEN MUSIKA-TRESNA, GIZONEI LOTUTA ZEGOEN.

Amaia pozik itzuli da herrira, eduki duen harreraz eta ikasleen jarreraz.
JAIZALE DURANGALDEKO TXISTULARIEN izenean, zorionak antolatzaile eta parte hartzaileentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!