Iurretako Herri Biblioteka "LIBURUTEGIAK" aplikazioan

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Herri Biblioteka 2014ko mar. 21a, 11:56
Hemendik aurrera Tablet eta smartphoneko erabiltzaileek Iurretako Herri Bibliotekaren bilduma eta askoz gehiago izango dute eskura beraien gailuetan Liburutegi Zerbitzuak garatu duen aplikazio berriari esker.

 

Aplikazio honen bitartez dokumentuak eskatu, erreserbatu, mailegu epeak luzatu etab. egin daitezke. Bestalde gugandik gertuen dauden herri bibliotekak zeintzuk diren errazten du, biblioteka hauen blogetara sarbidea edukiko dugu, bibliotekek egindako gomendioak eta baita antolatzen diren ekintzen berri ere.

"Liburutegiak" app aplikazioaren berri gehiago:

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/topaleku/lang/eu/liburutegiak-eips-ko-liburutegien-aplikazio-mugikorraliburutegiak-una-aplicacion-movil-de-las-bibliotecas-de-la-rlpe

Aplikazioa eskuragai:

http://www.librantia.com/liburutegiak/index_es.html

Smartphone:

Androiden kasuan aplikazioa deskargatu ahal izateko mugikorrak geolokalizazioa aktibatuta izan behar du.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ica.liburutegiak&hl=es_419

Iphone edo tabletentzako:

https://itunes.apple.com/es/app/liburutegiak/id740627974?mt=8

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!