Dantzariok, adibidez, asko kostata eskuratu genuen lokala daukagula esan genezake, nahiz eta trasteak sartzeko baino ez duen balio. Honekin guztiarekin goaz txokoa egin nahi duten herritarren kontra, hauek eskubidea baitute lokala eskatzeko, baina udaletxearen jarrera ez zaigu egokia iruditzen.
Azken urteotan, Iurretako elkarte eta eragile ezberdinek sarri jo dugu udaletxeko atea gure beharrak aseko dituzten aterpeen eske. Alabaina udalak bere jabetzako lokal gehiago ez zuela eta ez die gure eskaerei erantzun. Plazako lokalena da orain salbuespena. Lokal horiek udalaren jabetzakoak izanik, udalaren aurrekontuen eta borondate politikoaren esku gelditzen da lokal horien biharko eguneko erabilera.
Gure ustez, ekintza kulturalak sustatzen dituzten taldeen beharrizanak lehentasuna dute ekimen pribatuen beharrizanen aurrean. Horregatik, lokal horiek herrira zabaltzea eta talde ezberdinen nahiak asetzea eskatzen dugu.