Aurten ere Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu dauz: umeen parkea, paella txapelketa, bertsolariak, kontzertu, txaranga zein erromeriak... Eta beste gauza mordoa!! Danontzako dago zerbait beraz zahar, gazte eta umeek ederto pasatuko dozue Ijorretako jaixetan! Animatu zaitteze eta etorri!!!
Guk urtero lez, bezperan hasiko doguz gure dantza saioak, irailak 28an Donien Atxa jaso ostean egingo dogu azken ensaioa. Hurrengo egunean, San Migel eguna, goizeko 10.30etan pasakailea egingo dogu agintari eta herritarrekin montoitik plazara eta meza ostean dantzari-dantza eta neska-mutilon aurresku atzeskua egingo dogu. Arratsaldean dantzari-dantza izango dogu barriro, ostean neskan aurresku atzeskua dantzatuko dogu.
Egun pare batez dantzari erropak alde batera itxi eta parrandakoak jantzi ostean, urriak 2an egingo dogu gure hurrengo emanaldia. Errosario egunean ere goizean pasakailea joango gara plazara montoitik abiatuta eta meza ostean dantzari-dantza eta gorularia egingo doguz. Arratsaldean talde gonbidatua izango dogu betiko lez. Aurten Matienako “De Norte a Sur” taldea izango dugu Flamenkoa dantzatzen. Gure dantzen oso desberdina den dantza mota da flamenkoa eta saio bikaina eskainiko dute. Guk estanpa, gorularia eta dantzari-dantza egingo ditugu jaiei bukaera emateko.
Aukera asko dituzue gu ikusteko, baita ekintza desberdinetan parte hartzeko beraz plazan ikusiko gara!!! Disfrutau jaixetan!!!
Gora San Migelak!!!