Udako oporrak!

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Dantzariak 2016ko abu. 2a, 10:51

Santiago egunean, goizean Orozketan eta arratsaldean Garaiko aurresku atzesku erakusketan (argazkia) dantza egin ostean oportxo batzuk hartuko doguz dantzariok ere. Abuztu bukaeran itzuliko gara gure dantza saioetara. Urtero lez, Bilboko jaietan egingo dogu dantza, jaiak direla eta Plaza Berrian antolatzen dituzten emanaldietako batean. Abuztuaren 27an, zapatuan izango da hori. Hurrengo asteburuan, irailaren 4an Eubako jaietan egingo dogu dantza eta bigarren asteburuan Iurretako kofradietako jaia izanik, Laixiarren egongo gara. Eguna gerturatzean emango dogu ordutegien berri. Bitartean ondo pasa uda eta laster arte!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!