Aurreko batean idatzi genuen bezala, Hondarribiko taldeak gonbidapena bidali zigun 10. Hondarribia Dantzan egunean parte hartzeko. Argazkian ikusi daitekeen bezala aste osoko egitaraua prestatu dute. Gu zapatuan joango gara gonbidatuak izan diren beste 4 taldeekin batera. Kalejira goizeko 10.30etan hasiko da eta Hondarribiko kaleetan zehar dantzatuko dugu, 12.30etan eskenatoki batean egongo dugu saioa eta ondoren bazkaltzera joango gara. Arratsaldean kaleak musikaz alaituz, erromeria izango den plazara joango gara 20.00retarako.
Eguraldiak lagundu ezkero plan polita dela iruditzen zaigu eta jendea animatu nahi genuke bertara hurbiltzera. Gu autobusean goaz eta leku batzuk libre daude, norbait animatu ezkero gurekin joan eta etorria egiteko aukera daukazue oraindik!! (ohiko pertsonekin kontaktuan jarri autobuseko orduak jakiteko edota (iurretakodantzariak@gmail.com)
Gurekin etorri ezean ere, aukera polita da Hondarribi ezagutu, beste talde batzuen ikuskizunak ikusi eta egun polit bat pasatzeko.
Beraz bertan ikusiko garelakoan, zapaturarte!!