DATORREN ASTEBURUETAKO EKITALDIAK

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Dantzariak 2016ko api. 28a, 14:03

Badoa apirila eta badatoz gure auzoetako jaiak

Bakixako jaien osteko geldialdiaren ostean bagatoz berriro. Apirilaren 25ean, San Marko eguna izan zan eta Oromiñon ospakizunetan dabiz astelehenetik. Zapatuan izango da egun handia eta gu, urtero lez, domekan (Maiatzak 1) joango gara meza ostean dantza egitera.

Gainera, datorren astean maiatzaren 3an Santi Kurutz eguna da, Goiuriko jaien hasiera. Guk Maiatzaren 8an egingo dogu dantza, hemen ere meza ostean.

Auzoko jaiak pasatuta, hurrengo asteburuan Maiatzak 15 igandea, Bizkaiko Dantzari Eguna da Lekeition. Egun plan polita izaten da, goizean dantza, bertan jan eta arratsaldean erromeria egoten dalako. Autobusean joango gara eta beti dogu lekuren bat animatzen zarienontzat! 

Maiatzaren 28an, zapatua, Hondarribira goaz dantza egitera. Hondarribia Dantzan ospakizunera gonbidatu gaituzte. 10. urteurrena ospatzen dute eta aste osoko egitaraua prestatu dabe. Gu zapatuan joango gara, beste herri batzuetako hainbat dantza talderekin batera. Goizean kaleetan egingo dogu dantza, herriko leku desberdinetan eta bukatzeko eszenatoki batean. Gero bazkaria izango dogu eta arratsaldean erromeria dago. Hau ere plan polita dela uste dogu eta autobusean goazenez, gurekin etortzera animatzen zaittuztegu! 

Ikusten dozuenez hainbat ekitaldi ditugu hurrengo asteburuetan, beraz animatu eta bertan ikusiko gara!!

 

(Lekeitiora edo Hondarribira etortzeko asmoa dozuenok, ohiko pertsonekin hitz egin autobuseko orduak jakiteko.)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!