Larunbat honetan, uztailak 18, Oreretara joango gara XVII. Erromeria Egunean parte hartzera. Herriko dantza eta erromeriari indarra emateko hasi ziren egun hau ospatzen eta 16 urte geroago jaialdi polita antolatu dute aurten ere Ereintza Dantza Taldekoek. Egun osoko jaia izaten da, herri bazkari eta guzti. Guk goizean egingo dugu dantza, baina egun osoan zehar egongo da Oreretako herria musikaz alaiturik.
Egun polita izango da eta nahi duenari luzatzen diogu gonbita bertara joateko!
Hemen duzue informazio gehiago nahi izan ez gero begiratu ditzakezuen orrialde batzuk.
http://www.ereintza.com/eu/dantza-taldea/xvii.-erromeria-eguna-