Bizkaiko Dantzari Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Dantzariak 2015ko mai. 14a, 23:00

Domeka honetan, maiatzak 17, Bizkaiko Dantzari Eguna ospatzen da Zallan. Goizean, 10.15etan pasakailea egingo da eta ondoren egingo dogu dantza. Arratsaldean erromeria egongo da.

Bazkaltzeko jatekoa geuk eramango dogu, mahai eta silla ta guzti, Zallan bertan lasai lasai bazkaltzeko. Buelta ez dogu berandu egiten, domeka dalako. Autobusean joango gara eta baten bat animatu ezkero, gurekin joan etorria egiteko aukera izango dozue.

Autobusa goizeko 9.15etan irtengo da plazatik. Nahi duenak abixatu dezala telefono hauetako batera: 630205329 (Olatz) edo 646002426 (Jon)

Animatu eta etorri!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!