Udako eta iraileko saioak

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Dantzariak 2014ko ira. 9a, 14:01

Uztailak 25, Santiago eguna, Orozketan dantza egitekoak ginen arren,  aurreko gaueko euri eta trumoiek dantza lekua dena lokaztuta utzi zuten eta ezin izan genuen dantzarik egin.
Abuztuak 23, Bilboko Plaza Berrian dantza egin genuen azken urteetan lez.
Irailean hainbat saio dauzkagu:
Irailak 14, hurrengo domeka, Laixiarren egingo dugu dantzan ohitura den legez.
Irailak 21, domeka, Ibarrangelura joango gara. Bertako abade zen Don Domingori omenaldia egingo baitzaio. Bera Iurretan egon zen abade eta bertan egon zen bitartean Iurretako Dantzari dantza ikasi zuen. Handik urte batzuetara Ibarrangelura joan zen eta Iurretan ikasitako dantzak han erakutsi zituen. Duela gutxi hil zen Don Domingo. Hori dela eta Ibarrangelun omenaldia egongo diote eta bertara joateko gonbidapena egin digutenez bertara joango gara dantza egitera.
Azkenik iraila izanik, ezin San Migelak ahaztu. Honen barri, jaiak hurbiltzean emango dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!