Aitortu beharra

Aspaldian ezagutu genuen elkar; lanak, beharrak lotu gintuen. Aurretik ez geneukan ezer komunean. Hasierakoa hotza izan zen. Egia esan lehenengo begiradan ez nizun modu berezian erreparatu. Are gehiago, nire bizitzan arin pasako zen beste bat izango zinela pentsatu nuen. Formalismoa, azaleko harreman arautua eta distantzia besterik ez zen geure artekoa

\"\"Aspaldian ezagutu genuen elkar; lanak, beharrak lotu gintuen. Aurretik ez geneukan ezer komunean. Hasierakoa hotza izan zen. Egia esan lehenengo begiradan ez nizun modu berezian erreparatu. Are gehiago, nire bizitzan arin pasako zen beste bat izango zinela pentsatu nuen. Formalismoa, azaleko harreman arautua eta distantzia besterik ez zen geure artekoa.

 

Apurka-apurka, hasierako ezaxola jakin-min bihurtu zitzaidan, eta elkarrekin egon behar izateak zugana hurbildu ninduen. Egunak joan eta egunak etorri, eta zeu konturatzen ez bazinen ere, nire opor luzetan zeure falta izaten nuen. Irailean, ordea, berriz hasten ginen elkarrekin, udazkeneko lehen izpi nabarrekin batera. Gero eta hurbilago, gero eta gusturago. Gero eta geroagoa zen guztia.

 

Zeuri esker leku berriak ezagutu nituen, lagun berriekin gozatu nuen, zapore, usain eta kolore berriak neureganatu nituen, ohartu gabe, leunki eta goxo. Zeuri esker ni ere aldatu nintzen, edo eraldatu ninduzun, onerako aldatu ere. Hizkuntza berri bat eta kultura berri bat ikasi nituen zeurekin.

 

Urte asko pasatu ditugu elkarrekin. Bide luze honetan haserre eta tirabira asko izan ditugu, bai eta une latzak igaro ere; ezin ukatu. Orain ezin dut nire biografia kontatu zeu aipatu gabe. Inoiz ez nuen pentsatuko niretzat hain garrantzitsua izango zinenik. Eskerrik asko, Durango, bilbotar honen partez. Muxuetan muxurik muxuena!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!