Lehengo batean gaztetxo batek esan zidan ez zekiela zer zen kasete bat. Harrituta gelditu nintzen, baina kontuan edukiz gero duela hamar urtetik hona ez dela halakorik saltzen, eta gaur egun Internet bidez edozein musika etzun dezakegula, CDa zer den ere askok ez dute jakingo laster.
Garaiak aldatuz doaz, eta musikaren merkatua ere aldatuz doan bezela, artistek ere beraien lanak aurkezteko formatuak aldatu beharko dituzte. Hamar kantuz osaturiko disko bat kaleratzea ez du askorik merezi.
Gero eta disko gutxiago saltzen dira, eta Spotify erabiliz gero, edozein kanta eskuratu dezakegu ordenagailuan edo mugikorrean, eta autoan ere mugikorra konektatuta erabili dezakegu.
Beraz, uste dut disko fisikoak etorkizun laburra duela.