Talde bikain asko oihartzunik izan gabe sortu eta desagertzen dira, euren entsegu lokaletatik eta ikuslerik gabeko kontzertuetatik soilik igarota. Inolako arrakastarik gabe. Urte askotako lana eta ilusioa bertan behera geldituz. Eta bitartean, entzuleak modari jarraitzen dio, askotan inolako irizpiderik gabe.
Urte askotako lana eta ilusioa bertan behera geldituz. Eta bitartean, entzuleak modari jarraitzen dio, askotan inolako irizpiderik gabe. Telebistak ez die talde berriei aukera askorik ematen. Duela hogei urte baino gehiago sortutako kanta bati buruzko programaren iragarki bat ikusita, amorrua ematen du, bertsio batetik sortutako “euskal” kanta batek oraindik telebistan horrelako tarte zabala izatea eta talde berriek beraien proiektuak ezagutarazteko aukerarik ez izatea. Baina oraingoan ere, modaren korronteak eramaten du jendearen aukeratzeko irizpidea. Komunikabideek ateratzen dutena jaten dugu. Antisistema sistema bihurtuta.
Berdin dio beste talde batzuen kantak moldatu, letrak aldatu eta kantak diskoetan sartzea. Jendea askotan kanta hori nondik datorren ere ez da enteratzen. Edo oraindik lotsagarriago iruditzen zaizkit zuzenean playbacka egiten duten taldeak. Jendeari badirudi ez zaiola batere inporta, edo ez da ezertaz ohartzen. Baina argi dago garrantzisuena ez dela egiten den musika, baizik eta nor zaren eta zer esaten duzun.
Zoritxarrez oraingoan amorru biziz idatzi dut, denbora luzean barnean izandako sentimenduak adieraziz. Gizarteak aldaketa behar duela esaten dute askok, nik musikan ere aldaketa asko egingo nituzke.