Eman euskara elkarri!

Eman euskara elkarri! \"Bagoaz korrika! Eman euskara elkarri…\"da egunotan gure artean gehien entzuten ari garena. Korrika pausoz pauso, kultura herririk herri. Kontzertuak, antzerkiak, bertso saioak, ekimen ugari izan dira gure herrietan azken asteotan, Korrika dela-eta. Kultur agendak gainezka egunkari eta aldizkarietan.

\"\"Eman euskara elkarri! "Bagoaz korrika! Eman euskara elkarri…" da egunotan gure artean gehien entzuten ari garena. Korrika pausoz pauso, kultura herririk herri. Kontzertuak, antzerkiak, bertso saioak, ekimen ugari izan dira gure herrietan azken asteotan, Korrika dela-eta. Kultur agendak gainezka egunkari eta aldizkarietan.

 

Bi urtero errepideak jendez betetzen dira, eta kultur aretoak ere bai. Berrizen, adibidez, ederra izan zen lehengoan Hiltegixen bizi izan genuena. Jende ugari, giro ederra eta eskualdeko talde puntakoena egurra ematen.

 

Baina igandean du helmuga Korrikak Baionan. Eta astelehenean zer? Batek baino gehiagok hanketako min ederra edukiko du. Baina horri aurre egiteko erarik onena berriz kirola egitea dela esaten da. Eta hori da euskararekin eta gure kulturarekin egin behar duguna.

 

Astelehenetik aurrera lanean jarraitu beharra dago. Ez du ezertarako balio ekimen baten inguruan gauza ederrak antolatzea, eta bukatzean, gure agendak hutsik gelditzea. Ez du ezertarako balio kontzertuetara Korrikaren aitzakiarekin soilik joatea. Ez du balio korrika Korrikaren aitzakiarekin soilik egitea. Urte osoan zehar egin behar dugu Korrika. Urte osoan zehar egin behar dugu euskaraz. Urte osoan sortu behar dugu kultura.

 

Astelehenetik aurrera ere… “Bagoaz kantuan! Eman musika elkarri”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!