New York, lo egiten ez duen hiria. Bisitatu beharreko hiri izugarria. Hotelera iritsi eta parean, Madison Square Garden, The Worl’d Most Famous Arena!
Hori izan zan bisitatu gendun lehen tokia. Eta nola ez, bertara zerbait ikustera joatea derrigorra zan. Gerturatu, karteldegira begiratu, eta: "Beittu, gaur ta bixer Madonnak joten dau. Ia sarrerak dauzen".
Lehen dolarrak gastatzeko prest leihatilara gerturatu ginen gure ingles justuarekin.
- "Tickets for Madonna for today or tomorrow?"
- "Yes. For today only 175$ tickets" (garesti samar…)
- "And tomorrow?"
- "50$ cheapest".
Ezin aukera hau galdu! 40$ inguru Madonna ikusteko!
Hurrengo egunean han ginen berriz The Gardeneko ateetan. Ingurura begiratu eta, "Wow!". Jendez beteta eta eszenatoki izugarria, gure aulkiak eszenatoki ondoan...
Denbora luzez zain egon ondoren, han agertu zan poparen erregina. Kantuak bata bestearen atzetik, eta koreografia ederrak. Eta bat-batean hiru musikari berezi agertu ziren.
- "Txalaparta da?" Eta konpas batzuk igaro ondoren…
"Aldapeko sagarraren adarraren puntan…"
Ezin gendun sinistu munduko antzoki famatuenean poparen erregina euskeraz abesten ari zala. Ezin leike azaldu sentitu genduana. Eskerrak Madonnari euskal talde bat ikuskizunean sartzeagatik eta Kalakari gure kultura munduan zehar edatzearren.