Gure udalerrian, TAO ezarri zen, aparkatzeko zegoen arazo larriari aurre egiteko, azalean aparkatzeko plazak txandaka zitezen sustatzeko, ekonomia edo merkataritzako jarduera dela-eta horrela behar zuten alderdietan.
Mugikortasunaren Planaren barruko beste tresna bat da, eta Durango eraldatzen ari da, norabide bakarreko kaleak, oinezkoentzako guneak, eta semaforoak kentzeko, biribilguneak jartzeko eta abiadura mugatzeko ekimenak bezala. Sistema “bizia” da, eta behar bezala zaindu eta jagon behar da, funtzionaltasuna hondatu ez dadin. Hortaz, abian jarri zenetik, elementu batzuk aldatu dira, funtzionamendu hobea izan dezan.
Uste izatekoa zenez, aldirietako auzoetan, gainezka egoteko nola-halako efektua izaten da. Haietako batzuetan, disuasiozko aparkalekuak jarri ziren, baina gehiago behar dira, hainbat tokitan. Orain proposamen berria lantzen ari gara, udalerriaren barruko zirkulazioa gutxitzeko eta haren presioa arintzeko. Proposamen horretan, plaza gehiago eskainiko ditugu disuasiozko aparkalekuetan, gure udalerrira lanera edo erosketak egitera etortzen diren lagunentzat.