Atzoko eta gaurko umeak

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2016ko uzt. 8a, 08:30

Lehen bezala orain ere haiek dira biktimarik ahulenak. 1937. urtean, milaka haur iheslari ontziratu zituzten beste herrialde batzuetara eramateko. Haurrez betetako itsasontziak Bilbotik, Santanderretik eta Bartzelonatik atera ziren, Frantziara, Belgikara, SESBra, Venezuelara edota Mexikora joateko.

Ni jaio gabe nengoen artean, baina sarritan entzun ditut errefuxiatu haien istorioak, eta argazkiak ikusi ditut, azkenean Frantzian edo Estatu Batuetan kokatu ziren senide haienak. Orain, historia berriz errepikatzen ari da, sorburuko herrialdeak eta protagonistak besterik ez dira aldatu. Exodo jendetsu horietan, haurrak dira berriro biktimarik ahulenak. Unicefen arabera, lagunduta ez zeuden 10.000 haur iheslari baino gehiago desagertu dira gure mugen barruan, arrastorik utzi gabe, eta kopuru horrek gora egin lezake.

Izua, mina, lotsa... Batzuek “iheslarien krisia” aipatzen dute, baina “izaera humanitarioko krisi handi” bat besterik ez da. Ez dira nazioarteko arauak betetzen, ezta giza eskubideak eta pertsona guztien osotasunerako eta duintasunerako eskubideak ere, Europako instituzioek nahitaez bete behar badituzte ere.

Durangoko Udalak, erakunde gisa, bat egin zuen “Ongi Etorri Errefuxiatuak” plataformaren eskaerekin, eta iheslarientzat igarobide seguru bat sortzea aldarrikatu zuen. Gainera, baliabideak jarri zituen iheslariak jaso ahal izateko. Orain, herri-plataforma bat sortu berri da, Andereak elkartearen bultzadaz.Plataforma hori ez da begira sor eta gor gelditu; zutik jarri da izuaren eta minaren aurrean, lotsaren lotsaz... Eta “Ongi etorri, errefuxiatuak” oihukatzen dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!