Kontziliazioa

Emakumeak hartzen du bere gain kontziliazioa; horixe da kontua. Emakumeak nozitzen duen egiturazko zuzentasun ezaren ondorioa da hori, Euskadin lanik ezegonkorrenak hartzen eta gizonek baino %25 gutxiago kobratzen jarraitzen baitu emakumeak.

Desberdintasun horren arrazoiak landuko dituzten politikak behar ditugu, desberdintasun horrek bultzatzen baititu gizonak aitatasun-baimenak ez hartzera, eta emakumeak menpeko pertsonen zaintza gehiena beren gain hartzera. Neurri bereziak behar ditugu guraso bakarreko familientzat, gehienbat emakumeak baitira familia horien buru.

Euskadin guraso bakarreko 80.000 etxe daude. Gehienetan, 65.000 etxetan gutxi gorabehera, emakume bat arduratzen da, bera bakarrik, seme-alabak zaintzeaz. Nola baliatuko dira pertsona horiek benetako kontziliazioaz? Ondorio gisa, haurren adopzioko eta jaiotzeko baimenak parekatu behar ditugu, eta lanean aritu behar dugu kontziliazioa eskubide subjektiboa izan dadin. Ondo bermatu behar dugu gure familien ardura hartu ahal izatea, horrek inolako zigorrik ekarri gabe -bereziki emakumeoi- lan-bizitzan edo ibilbide profesionalean. Generoko jarrerak aldatu, eta hain sexista ez den eredu bat behar dugu, eta, horretarako, berdintasunean oinarrituago dauden jokabideak sustatu behar ditugu, hala etxean nola bikotekideen artean. Kontziliazioa benetako aukera izan dadin, familia-molde berrietan, bakoitzak duen askatasunaren emaitza. Azken batean, osoko kontziliazioa izateko, emakumeak eta guraso bakarreko familiak baztertu gabe.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!