Bai. Gobernu sozialistek eraiki dute ongizatearen gizartea gure herrialdean, milioika lagunen laguntzaz eta lanaz.
Ez, ez gara alderdi zahar bat; historia duen alderdi bat gara. 135 urte borrokan eta lanean, askotan zuzen, eta, bestetan, makur. Gazte zein heldu, gizon zein emakume, denak alderdian bat eginik, desberdintasuna eta bidegabekeria deuseztatzeko helburuarekin.
Benetako aukera bakarra gara PPren eskuinari eta Ciudadanosen eskuin “berriari” aurre egiteko. Ciudadanosen programak koska bat estuago egiten baitie Rajoyren murrizketei, ekonomian, gizartean eta genero aldetik dagoen desberdintasuna areagotzen duten proposamenekin. Eskuin beraren bi aldeak dira.
Benetako aukera bakarra gara, garbien alderdi “berriari”, eskuak sekula zikindu ez dutenei aurre egiteko. Horiek ezinezko promesak egiten baitituzte, eta, gustuko ez badituzu, aldatu egiten dituzte, beste batzuekin ordezkatuta. Ziurrena, Ahal Dugu izango da gobernura iritsi gabe programa hiru aldiz aldatu duen historiako alderdi bakarra.
Eta zera eskatu nahi dizuet guztiei: herritarren duintasunaren eta berdintasunaren alde borrokatzeko. Inork ez diezaiela botoa oparitu eskuinei.