Gora Euskal Estatutua

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2015ko urr. 16a, 08:30

Aste honetan, Senatuan parte hartu dut autogobernuari buruzko mozio bat bultzatzeko. Mozio horretan Estatutua betetzeko eskatzen zen, ez besterik. Eta, orain dela egun gutxi, Idoia Mendiak gogora ekarri digu Euskadi 1936ko urriaren 1ean sortu zela, “Errepublikako Konstituzioarekin bat etorrita”, “Gorteetan zeuden ehunka diputaturen txaloen artean”, eta atzealdetik “Gora Euskal Estatutua” zioen oihua entzuten zela. Oihu hori euskal borrokalari engaiatu batek egin zuen: Dolores Ibarrurik.


Hark ere gogorarazi zigun Estatutua Alderdi Sozialistak eskainitako bidearen emaitza izan zela, eta euskaldunen arteko eta euskaldunen eta instituzio demokratiko guztien arteko akordioaren fruitua izan zela. Estatutua sortu zen euskal herriak autogobernua izateko egin zituen eskaerak betetzeko eta, aldi berean, justizia sozialeko oinarriak onartzeko. Dolores Ibarrurik irakatsi zigun lehen ikasgaia izan zen elkarrekiko onarpena behar dela akordio handiak egiteko eta aurrera egiteko nahiak eraikitzeko.  Desberdintasunak onartuz, legezkotasuna errespetatuz, eta askatasun eta justiziako oinarriei jarraiki. Artifizio linguistikorik edo juridikorik asmatu gabe, eta, batez ere, BATZEKO gogoz: Horrela ulertu zuten sozialistek 1936ean... horrela ulertu zuten egungo demokraziaren hasieran... eta horrelaxe ulertzen dugu 2015ean egungo sozialistok. Konpromisoa dugu gure autogobernua hobetzeko, eta eskubide sozialak indartzeko, adostasuna eta legezkotasuna oinarritzat hartuta, eta gainerako lurraldeekin solidario izanda.  Azken batean, akordioak batuz egin behar ditugu, eta, jakina, gero bete egin behar dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!