"Aylan"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2015ko ira. 11a, 08:30

Kalkuluen arabera, 2.000 lagun inguru abiatzen dira egunero, bizimodu hobe baten bila. Gehienek arriskuan jartzen dute beren bizia, eta askok galdu ere egiten dute bidean. Beharbada, azken argazkiek kontzientzia astindu digute, adibidez, Aylan txikiarenak. Baina egoera hori ez da berria, hor dago, eta aspalditik errepikatzen da, egunero; beraz, gure kontzientziek aspaldi jaso behar zuten astindua.


Ez da erraza izena jartzea hainbeste hildakori. Alabaina, aski izan da hedabideek hildako bakar bat, eta hondartzan etzandako haren gorpuaren argazki izugarria ezagutaraztea, gizatasunik gabeko gizarte anestesiatu honen erraiak iraultzeko.

Sozialistok hainbat neurri jarri ditugu mahai gainean, Siriako gerratik eta gatazkan dauden beste herrialde batzuetatik hona iritsitako iheslariak udalerrietan hartzeko.  Bestalde, proposamena egin dugu iheslariei harrera egiten dieten udalerrien sarean gure udalerria sartzeko, sare horrek udal-baliabideak jarriko baititu beharra duten pertsonen eskura.

Gainera, erakunde arteko plan bat abian jartzea proposatu dugu Siriari laguntza emateko, “krisialdi humanitario” ikaragarri hau arinduko duten hainbat neurrirekin. Izan ere, guztien elkarlana behar da, gobernu, udal-, foru- edo autonomia-erakundeena, eta Espainiako nahiz Europako instituzio guztiena, eta, orobat, herritar eta elkarte guztiena. Era berean, behar bezala koordinatu behar dira partikularren eta elkarteen ekimenak, eraginkorrak izateko. Eta, horrenbestez, giza krisi honi amaiera emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!