Aste batzuk igarota, anbulatorioko arduradun zen José Luis Balentziagak itxiera eta guk salatutako murrizketa onartu behar izan zituen.
Horrenbestez, argi utzi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ez zuela egia esan. Oso kontu larria!
Are larriagoa, ordea, murrizketa arrazoi ekonomikoak bultzatuta egitea, pisuzko argudiorik eman gabe eta erabiltzaileei buruzko datu objektiborik eskaini gabe. Are gehiago kontuan izanik hilabete luzez hitz egin dela zentroaz, bertako langileak behin eta berriz kexatu baitira langile gutxiegi dagoelako.
Gainera, aintzat hartu behar dugu anbulatorioak 60.000 biztanle inguru hartzen dituela barne, biztanleria oso sakabanatuta dagoela, eta ospitalerik hurbilena 25 kilometrora dagoela.
Zer pentsatuko ote dute orain osasun zentroko arduradunen hitzak sinetsi zituzten durangarrek, gezurra esan zietela jakitean? Ziurrena, nik pentsatzen dudan gauza bera: gezurra esaten dute egindako murrizketak ezkutatzeko.