Kalean bertan?

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2014ko uzt. 11a, 08:35

Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeko kideek bisita egin zioten lehengo astean Durangoko osasun zentroko Etengabeko Arretako Guneari (EAGri), zuzenean ezagutu, eta “egoera kalean bertan ikusteko”.


Legebiltzarkideak iritsi zirenean, bigarren solairuko bilera-aretora eraman zituzten, eta Osasun sailburuordea den Guillermo Viñegrak eta zuzendari gerentea den Jon Guajardok –Osakidetzako ordezkari gisa– egoerari buruz zuten bertsioa eman zieten. Ez zieten utzi hara joandako langileekin eta sindikatuekin harremanik izaten. Osakidetzako ordezkari batek alde egiteko gonbita egin zien sindikatuei, han zereginik ez zutela argudiatuta.

Ordu edo minutu batzuetako bisitak langileekin hitz egin gabe, langileen egoeraren berri izateko, Durangok dituen beharrizanak ikusteko. Hori ez da kalean bertan egotea.

Kalean bertan gu gaude, Durangoko herritarrak, gure osasun zerbitzu publikoaren kudeaketa txarra pairatzen. Eta urteak eman ditugu kalean bertan, langileen alboan, larrialdietako zerbitzua indartzeko eskatzen, beste erizain postu bat eta Iurretan anbulantzia medikalizatu bat jartzea aldarrikatzen. Orain dela hilabete batzuk, EAJ-PNVk adabaki bat jartzea erabaki zuen, ordutegi murriztuko anbulantzia bat jarri baitzuen alderdian, bizi euskarri aurreratuko anbulantzia jarri ordez. Ez da hori guk eskatzen genuena, ez baita anbulantzia medikalizatua. Zeren zain daude neurriak hartzeko? Kalean bertan ezbehar bat noiz gertatuko, ala?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!