Marmotaren Eguna B-rekin

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2013ko uzt. 19a, 08:16

Eguna joan eta eguna etorri, izenburu berberak jartzen dizkigute hedabide, egunkari, telebista eta irrati guztiek, gaizkile berberak hizpide hartuta –albisteari ez ikusia egiten dioten PPren kideko hedabideek izan ezik–. Eta badirudi, marmotaren egunean bezala, dena etengabe errepikatzen dela, ezer aldatu gabe Hala ere, azkenean, justizia lanean hasten da, eta Bretón bezalako hiltzaileak zigortzen ditu, eta Berlusconi bezalako politikari ustelak ere bai. Bazen garaia! Baina, Bárcenas? Gidoi onak presta genitzake haiek oinarritzat hartuta, beldurrezko filmak egiteko gidoi ezin hobeak: Bretón, emazteari kalte egiten jarraitzeko, seme-alabak hil zituen aita. Berlusconi, hedabideetan gehien azaldu den eta historian izan den politikaririk ustelena. Bárcenas, gobernatzen duen alderdiko diruzaina, modu geroratuan kaleratua izan ondoren, Rajoy presidenteari xantaia egiten diona. Izan ere, ezetz esaten badute ere, Bárcenasek xantaia egin dio PPri. Horregatik ordaindu diote soldata, eman diote kalte-ordaina, eta idatzi dizkiote mezuak adore emateko. Itxura denez, gertakariek, epailearen aurrean egindako adierazpenek, dokumentu frogatzaileek eta adituen probek argi seinalatu eta inguratu dituzte Gobernuko presidentea eta bere taldea. Hala, bada, larrutik ordaindu beharko dute. Alde batetik, diru beltzaren kontabilitatea, gainsoldata zuten gutun-azalen bidez egindako ordainketena; eta, bestetik, finantziazio ustela, obra eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeagatik PPk kobratu zuena. Politikan, ustelek larrutik ordaindu behar dituzte egin dituzten delituak, justiziak arina izan behar du, eta herritarren uste osoa berreskuratu behar da ezinbestez. Asteartean idatzi dut artikulu hau, eta ostiralean argitaratuko da. Ea, bada, ordurako egonkortasun politikoa aitzakia gisa erabiltzen ez den, eta Rajoyk dimisioa aurkeztu duen

\"\"Eguna joan eta eguna etorri, izenburu berberak jartzen dizkigute hedabide, egunkari, telebista eta irrati guztiek, gaizkile berberak hizpide hartuta –albisteari ez ikusia egiten dioten PPren kideko hedabideek izan ezik–. Eta badirudi, marmotaren egunean bezala, dena etengabe errepikatzen dela, ezer aldatu gabe.

 

Hala ere, azkenean, justizia lanean hasten da, eta Bretón bezalako hiltzaileak zigortzen ditu, eta Berlusconi bezalako politikari ustelak ere bai. Bazen garaia! Baina, Bárcenas?

 

Gidoi onak presta genitzake haiek oinarritzat hartuta, beldurrezko filmak egiteko gidoi ezin hobeak: Bretón, emazteari kalte egiten jarraitzeko, seme-alabak hil zituen aita. Berlusconi, hedabideetan gehien azaldu den eta historian izan den politikaririk ustelena. Bárcenas, gobernatzen duen alderdiko diruzaina, modu geroratuan kaleratua izan ondoren, Rajoy presidenteari xantaia egiten diona.

 

Izan ere, ezetz esaten badute ere, Bárcenasek xantaia egin dio PPri. Horregatik ordaindu diote soldata, eman diote kalte-ordaina, eta idatzi dizkiote mezuak adore emateko. Itxura denez, gertakariek, epailearen aurrean egindako adierazpenek, dokumentu frogatzaileek eta adituen probek argi seinalatu eta inguratu dituzte Gobernuko presidentea eta bere taldea. Hala, bada, larrutik ordaindu beharko dute. Alde batetik, diru beltzaren kontabilitatea, gainsoldata zuten gutun-azalen bidez egindako ordainketena; eta, bestetik, finantziazio ustela, obra eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeagatik PPk kobratu zuena.

 

Politikan, ustelek larrutik ordaindu behar dituzte egin dituzten delituak, justiziak arina izan behar du, eta herritarren uste osoa berreskuratu behar da ezinbestez. Asteartean idatzi dut artikulu hau, eta ostiralean argitaratuko da. Ea, bada, ordurako egonkortasun politikoa aitzakia gisa erabiltzen ez den, eta Rajoyk dimisioa aurkeztu duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!