Biztanleriaren erdia baino gehiago gara

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2013ko eka. 14a, 08:30

Baina, itxura denez, ezer gutxi egiten dugu, eta horrek kezkatzen nau. Ikusten dugunez, emakumeen aurkako indarkeria gora doa egunetik egunera. Gure bizitzako esparru guztietan azaltzen da, mendekotasuneko mezuaren bidez. Oraintsuko adibide argia dira Bilbon eraildakoak, eta hedabideek albiste horren berri emateko izan duten modua.

\"\"Baina, itxura denez, ezer gutxi egiten dugu, eta horrek kezkatzen nau. Ikusten dugunez, emakumeen aurkako indarkeria gora doa egunetik egunera. Gure bizitzako esparru guztietan azaltzen da, mendekotasuneko mezuaren bidez. Oraintsuko adibide argia dira Bilbon eraildakoak, eta hedabideek albiste horren berri emateko izan duten modua.

 

Kezkagarria iruditzen zait hedabideen eragina izan duen jendearen iritziak entzutea, daturik gabe hitz egiten baitute, Toni Cantoren gisa. Izan ere, datuen arabera, 2002. urtean, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako generoko indarkeriaren biktimak 1.711 izan ziren. 2012. urtean, berriz, 3.841 izan dira biktimak. Urterik urte, gero eta kasu gehiago azaltzen da gazteen artean.

 

Ziur gaude hezkuntza eta biktimekiko enpatia direla izurri horri amaiera emateko bidea. Tratu txarrak jasan dituzten hamar bat emakume joan dira Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta institutuetako ikasgeletara, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei beren lekukotasunaren berri ematera, prestakuntza-aldia bukatu ondoren. Emakume horiek guztiek denbora luzez jasan dituzte bikotekideek egindako erasoak eta tratu txarrak, hala fisikoak nola psikikoak; eta, azkenean, indarkeriaz beteriko zorigaiztoko egoera hori gainditzea lortu dute.

 

Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak erabaki du tratu txarrak jasan dituzten emakumeek ikasgeletan lekukotasunak emateko programa murriztea eta ezabatzea. Niri oso kezkagarria iruditzen zait hori.

 

Egunen batean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek axola izango dute benetan, beste mota bateko biktima batzuek axola izan duten moduan, hedabideak benetan ariko dira sexismorik gabeko jendartea eraikitzeko lanetan, gobernuek ez dute alde batera utziko hain larria den arazo hau, eta ohartuko dira hezkuntza dela bidea. Egun hori iristen denean, beharbada, ez naiz hainbeste kezkatuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!