Durangoko Azoka

Lanean ari gara merkatu plazaren egoera hobetzeko, gure ustez, udalak ahaztu samar izan duelako azken urteetan. Ildo horretatik, tartean sartuta gauden eragile guztiek indarrak batu behar izan ditugu: baserritar ekoizleek, elikagaien merkatuko saltzaileek, Durangoko dendariek, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak eta guk geuk, hau da, udalak Azokako Mahaian dituen ordezkariek

\"\"Lanean ari gara merkatu plazaren egoera hobetzeko, gure ustez, udalak ahaztu samar izan duelako azken urteetan. Ildo horretatik, tartean sartuta gauden eragile guztiek indarrak batu behar izan ditugu: baserritar ekoizleek, elikagaien merkatuko saltzaileek, Durangoko dendariek, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak eta guk geuk, hau da, udalak Azokako Mahaian dituen ordezkariek.

 

Helburua argi eta garbi dugu denok, ondotxo baitakigu zenbateko onura ekar dezakeen. Araudia idatzi dugu, Azokako Mahaia sortu dugu, eta hainbat azoka ikustera joan gara ideiak jasotzera. Adieta Ordiziako azoketan izan gara. Denok, EAJ-PNV izan ezik. BILDU, ARALAR eta PSE-EE alderdiek mozioa onetsi genuen 2011ko uztailean, ordenantza sortzeko eta baserritarren azoka biziberritzeko. Hala ere, EAJ-PNVk trabak besterik ez ditu jarri, eta ez dizkigu behar genituen baliabideak eskueran jarri. Laguntzarik eman ez, baina kritika ugari egin eta gezur asko esan ditu.

 

Ekoizleak kexaka ari ziren, birsaltzaileak zeudelako eta baliabide gutxi zutelako; auzokoek eta erabiltzaileek zikinkeria eta nahasmena aipatzen zituzten; eta dendariek erakargarritasun urria, Durangoko merkatua azkenetan zegoela.

 

Bien bitartean, zertan ari zen EAJ-PNV? Egia esan, gehien amorrarazten gaituena da, batetik, ez duela ezer egiten; eta, bestetik, gainerakoek egin dugun lana gutxiesten duela. Hala ere, tinko jarraituko dugu geure horretan, gure ustez, Durangok azokako plaza ederra izan behar duelako, produktu onez hornituta, gaikako azokekin eta jarduerekin (txakolin-azoka, gazta-azoka, etab.). Ez dugu ahalegin horretan amore emango, tartean gezur ugari esan eta zangotraba egin arren. Durangoko azoka ereduzkoa izango da; lortuko dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!