Aste honetan, gizarte larrialdietarako udal etxebizitzen araudia onartu dugu Durangoko osoko bilkuran. Araudi honen xedea da, gizarte-premian dauden familiek udalak eskura dituen etxebizitzetan ostatu hartzeko eta etxebizitza horiek erabiltzeko modua arautzea.
Baina alde batetik, 9tik 2 baino ez daude beharrezko guztiarekin hornituta, EAJk aurkeztutako aurrekontuan ez dago dirurik beharrezko guztiarekin hornitzeko, ezta egoera ekonomiko larrian dauden Durangoko pertsonei eta familiei errentan emateko ere.
Beste aldetik, udalaren jabetzako etxebizitzak dira, premiazko kasuetarako: ohiko etxebizitza utzi egin behar eta besterik ez dagoenean , denbora-epe mugatu baterako, pertsona edo familia horrek bere bizileku-arazoa nolabait konpondu arte.
Eta gero nola konponduko dituzte arazoak? Laguntzarik gabe? Nora joango dira familia horiek? EAJk ez du erantzunik! Bere aurtengo aurrekontuan ez du ezer proposatu!
Gure proposamena hauxe da: Plan Integrala martxan jartzea, egoera ekonomiko larrian dauden familiei arreta emateko, laguntza emateko eta etxebizitza emateko. Errentako etxeen merkatuarekin bitartekaritza publikoa eginez, etxebizitza hutsetako jabeek edo finantza erakundeek etxebizitza errentan jartzea udalaren arreta bereziarekin.
Ahal dugun guztia egin behar dugu, eta horregatik, aurrekontuetan zuzenketak egitea proposatzen dugu.