Agur 2012, kaixo 2013

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2013ko urt. 25a, 08:30

Urteari agur esatean, atzera begira jarri gara, eta 2012. urtea nolakoa izan den aztertzen dugu. Akordioak eta lan eginez aurrera atera ahal izan ditugun gauza onak ikusten ditugu, adibidez, \'Anboto\'rekin eta merkatariekin egindako hitzarmenak, langabeek udal-zergetan izango dituzten hobariak, eta obra garrantzitsu batzuk, hala nola trena lurperatzeko lanak

\"\"Urteari agur esatean, atzera begira jarri gara, eta 2012. urtea nolakoa izan den aztertzen dugu. Akordioak eta lan eginez aurrera atera ahal izan ditugun gauza onak ikusten ditugu, adibidez, Anbotorekin eta merkatariekin egindako hitzarmenak, langabeek udal-zergetan izango dituzten hobariak, eta obra garrantzitsu batzuk, hala nola trena lurperatzeko lanak.

 

Horiek guztiak oso gauza onak izan dira durangarrentzat. Alabaina, beste alde batetik, bide erdian egin gabe geratu diren gauza asko ikusten ditugu. Zehazki, hauxe da okerrena: EAJ/PNVk gutxietsi egiten dituela oposizioak udalbatzaren osoko bilkuran hartutako erabakiak, nahiz eta EAJ/ PNV gutxiengoa izan eta oposizioa –hau da, ezkerrekoak– gehiengoa izan. Izan ere, EAJ/ PNVk oso interes gutxi du akordioak egiteko, eta ez ditu betetzen aurrez egindako akordioak.

 

2013. urteari kaixo esatean, urte honetako udalbatzaren lehen osoko bilkura izan da aste honetan, baina bilkurak ez du batere edukirik izan, ez onik ez txarrik. Udalbatzaren osoko bilkura horretan ez da aztergairik egon. Gure ustez, EAJ/PNVk kudeatzeko duen ezintasunaren adierazgarri berria eta larria da hori. Ez dugu ulertzen zer dela-eta, oraingoa bezalako krisialdian, ez den ezer egiten, Udalak neurri asko hartu beharko bailituzke. Horrez gain, aurten ere EAJ/PNVk ez du aurrekontua garaiz aurkeztu.

 

Jarrera horrekin, hau da, aurrekontuaren zirriborroa aurkeztean, behin eta berriz atzeratuta ibiliz eta aurreko urteetan itxitako akordioak bete gabe utziz, alkateak berriro erakusten digu ez duela gaitasunik kudeatzeko eta ez duela interesik herriaren aldeko adostasunik lortzeko. Begi onez egin nahi diogu ongi etorria 2013. urteari, baina ez digute uzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!