Ordenantzak betetzeko dira

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Agorria (PSE-EE) 2012ko urr. 26a, 08:30

Azken bi legegintzaldietan, hainbat aldiz eskatu dugu Durangon terrazak jartzeko prozedura arautu dadin. Behin eta berriz salatu dugu, utzikeria eta kudeaketa txarraren ondorioz, 2006. urtetik hona, hainbat arazo sortu zaiela auzokoei, eta udal-kutxak milaka euro jaso gabe geratu direla. Durango hazten ari den zerbitzu-hiri bat da, ostalaritza garrantzi handiko sektorea da bertan, eta, beraz, udalak behar bezala kudeatu beharko luke, eta horri dagozkion zergak jaso beharko lituzke

\"\"Azken bi legegintzaldietan, hainbat aldiz eskatu dugu Durangon terrazak jartzeko prozedura arautu dadin. Behin eta berriz salatu dugu, utzikeria eta kudeaketa txarraren ondorioz, 2006. urtetik hona, hainbat arazo sortu zaiela auzokoei, eta udal-kutxak milaka euro jaso gabe geratu direla. Durango hazten ari den zerbitzu-hiri bat da, ostalaritza garrantzi handiko sektorea da bertan, eta, beraz, udalak behar bezala kudeatu beharko luke, eta horri dagozkion zergak jaso beharko lituzke.

 

Gaur egun, batez ere Tabakoaren Aurkako Legea indarrean sartu zenetik, ostalaritzako establezimendu gehienek mahaitxoz hornitutako terrazak jartzen dituzte eguraldi ona egiten hasi orduko, eta urteko beste garai askotan ere bai. Ordenantzaren bidez, terrazek esparru juridiko egokia izango dute, haien instalazioa eta funtzionamendua argi eta garbi zehazteko. Era horretan, enpresaburuek zehatz jakingo dute zein baldintza bete behar duten beren terrazek, eta, adibidez, ez diete arazorik sortuko inguruan bizi diren herritarrei. Hornigarriak homogeneizatu, eta udalerriari balio erantsia eman behar diogu.

 

Azkenik, aste honetan, terrazak jartzeko ordenantza onetsi dugu. Ordenantza hori behar-beharrezkoa da udalerriarentzat, ostalarientzat, auzokoentzat, eta, era berean, zerbitzu-hiria denez, Durangok egunero jasotzen dituen bisitarientzat.

 

Hala, bada, eskaera egiten diegu ostalariei ordenantza eta irisgarritasunari buruzko legea bete ditzaten, baina, bitartean, udalak berak, gobernu-taldeak, ez du betetzen. Horren adibide argia dugu Barrenkalean, udaletxeko ateetan. Bertan, udaltzaingoak bi plaza ditu aparkatzeko, fatxadari erantsita eta marraztuta, eta hor ez da uzten legeak zehazten duen bi metroko tartea. Kale horretan bertan, paperontzi batzuk fatxadei atxikita daude, eta horrek ez du betetzen irisgarritasunari buruzko legea. Zertarako dira, bada, ordenantzak?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!